,

Birsortzen

Adierazpen Grafikoetako ikasleek egindako ariketa bat izan da autoerretratuarena. Aurten BIR-SOR-TU proiektuarekin bat, enpresa desberdinetatik jasotako material berrerabilgarriei esker gure sormena erosoago garatzeko aukera izan dugu.

2. ebaluazioa iritsi da

Gaur hasi eta datorren asteartean bukatuko da 2. ebaluazioko azterketa garaia.

Etorkizunerako aukerak

Atzo, otsailak 3, orientazio saio berezia egin genuen Oiartzoko 2. mailako ikasleen gurasoentzat. Batxilergo ikasketak amaituta ikasleek zein aukera pedagogiko dituzten azaldu zituzten Andrea Etxaniz orientatzaileak eta Gaskon Etxeberria zuzendariak, bi taldetan banatuta. Orohar, Oiartzoko ikasleek bi ikasketa bide aukeratzen dituzte: Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea. Bi aukera hauetaz eta horietan sartzeko faseez jardun zuten arratsalde amaieran.