,

3. ebaluazio bete-betean gaude

Maiatza, betidanik, azterketen hilabetea da ikasle gazteentzat. Gurean ere, 3. ebaluazioa hilaren 3an hasi zituzten 2. mailako ikasleek, eta atzo bukatu. Gaur 1. mailakoen txanda da: goizean goiz hasi dituzte azken ebaluazioko azterketak eta datorren astelehenean amaituko dituzte.

3. ebaluazioa bereziki erabakiorra izaten dela argia da, izan ere, ikasturtea amaitzeko momentua izateaz gain, hurrengora begira jartzekoa ere izaten baita. Ikasgai guztiak lehenengotik gainditzen dituzten lehenengo ikasleek oporrak goizago hartuko dituzte aurten. Bestela, hala 1. nola 2. mailako ikasleek 1. deialdia deritzogunean errekuperatuko dituzte azterketak. 1. deialdiaren ondoren, bigarren mailako ikasle gehienek unibertsitatera sartzeko hautaprobak prestatzeko saio bereziak izango dituzte maiatza amaieran. 2. mailakoen ikasturtea oraindik pixkat gehiago luzatuko da beraz.

Azken txanpa da, animo denei!