Oiartzoko HARAN taldea STARTINNOVAko finalean
Oiartzoko 2. mailako ikasleek aurten, lehenengoz, StartInnovan parte hartu dute. StartInnova ekintzailetasuna sustatzeko eta lantzeko programa bat da.
Gipuzkoa osoko hainbat ikastetxek parte hartzen dute eta ikasleek, taldeka, negozio ideia bat garatu behar izaten dute.
Proiektua garatu ondoren, EHUko irakasleek osatutako epaimahaiak ikastetxe guztietako 174 lanen artetik 5 onenak aukeratu ditu finalerako eta, 5 finalista horien artean, Oiartzoko HARAN taldea sailkatu da.
Asier Egibar, Unai Garayar, Maddi Iriarte, Andoni Iriondo eta Maitane Salguerok Donostian autokarabanentzako gune bat eraikitzeko proiektua landu dute eta martxoaren 5ean Donostiako Ignacio Mª Barriola eraikinean ospatuko den finalean aurkeztu eta defendatu beharko dute beren lana.
Zorionak denei eta zorte on!