ORGANIGRAMA
Oiartzo Ikastolako gobernu eta funtzionamendu egitura organigrama honen araberakoa da.
ZUZENDARITZA TALDEA
Zuzendariak, ikasketaburuak eta orientazioburuak osatzen dute. Talde honen funtzio nagusiena plangintza koordinatuak eta oinarrizko jarduerak burutzea da, beti Ikastolako plangintzaren ildoei eta helburuei jarraituz.
- Zuzendaria: Olatz Mitxelena
- Ikasketaburua: Jon Xabin Urretabizkaia
- Orientazioburua: Ainhoa Gaztelumendi
KLAUSTROA
Ikastola txikia izaki, Oiartzo Batxilergo Ikastolako klaustroa ere txikia da, horrek berak ematen duelarik ikasleekiko hurbiltasuna eta jarraipen pertsonalizatua egiteko aukera.
Oiartzo Ikastolaren sortzaile diren Orereta eta Haurtzaro Ikastolekin koordinazioa bideratzeko, Oiartzoko irakasle batzuk Orereta edota Haurtzaro Ikastoletako klaustro-kide ere badira.
GURASO BATZORDEA
Gela bakoitzeko guraso ordezkari batez osatutakoa den arren, gainerako gurasoek ere izaten dute batzorde honetan parte hartzeko aukera.
Guraso Batzordeak ez dauka erabaki-ahalmenik, baina proposamenak egin ditzake.
ESKOLA KONTSEILUA
Patronatuko ordezkariek, guraso ordezkariek, zuzendaritzako ordezkariek, irakasleen ordezkariek eta ikasleen ordezkariek osatzen dute.
Ikastolaren jardunari jarraipena egin eta dagozkion proposamenak erabakiguneetara bideratzea da bere zeregina. Kudeatzailea da batez ere, baina, dagozkion gaietan, erabakiak har ditzake.
PATRONATUA
Fundazioko Patronatua, Oiartzo Batxilergo Ikastolako titularra izanik, bertako organo gorena da. Orereta eta Haurtzaro Ikastoletako kideek parte hartzen dute bertan. Lau dira patronoak: bi Oreretakoak eta beste bi Haurtzarokoak.
Patronatua da erabaki garrantzitsuenak hartzeko eskumena duen organoa.