OIARTZUNGO TXERRI EGUNA

OIARTZUNGO TXERRI EGUNA2

Abenduaren 14an, urtero egin ohi den moduan, Txerri Eguna ospatu zen Oiartzunen.

Oiartzo ikastolako ikasleak Haurtzaro ikastolakoekin batera aritu ziren lanean goizean, elkarrekin partekatzen zuten txosnan txistorra pintxoak, ogitartekoak, patata tortilla, bizkotxoak eta abar saltzen, ikasbidaiarako dirua lortzeko helburuarekin.

Horrez gain, artisau azoka, ganadu feria eta bertako taloen postua izan ziren herrian. Eguraldi paregabearekin jende mordoa bildu zen.

Herriko dantzarien ikuskizunak ere izan ziren, kalejira eta emanaldiekin eguna osatuz.