Artearen Historiako ikasleen aste berezia

Hiruhilero, Historiaren hariari tiraka, gertuko museo bat bisitatu ohi dugu garai bateko eta egungo artelanak hurbiletik ezagutzeko eta herrian ditugun baliabide aberatsak gure agendan sartu eta erabiltzeko.

Murala-Arte-2020

Urtarrilaren 21ean, San Telmo museoaren XV-XIX. mendeetako arte bilduma ikusi dugu. Aurrez aurre ikusi ahal izan ditugu ikastolan aipatutako pintura gotiko, errenazimentuko, barroko, neoklasiko, errealista eta inpresionistak, baita abangoardietakoak ere. Esperientzia aparta da obren marrazkia, kolorea, testura e.a. sentitu ahal izatea. Bisita gidatuaren ostean performance batekin amaitu genuen. Ikustekoa!

Urtarrilaren 24an, Linoko zabaldian Irantzu Lekuek gidatutako murala margotzen parte hartu genuen. Lekueren horma-irudiak ezagutzen genituen lehendik ere. Orain gure eskulana emaitza kolektibo berri baten zati da eta baita ikastolak marrazturiko hezkuntzaren oraina eta etorkizuneko oinarriarena ere.