Pintxo lehiaketa, à la française!
Frantseseko klasean errezetak landuta, lehenengo mailako ikasleek pintxo lehiaketa egin dute gaur goizean.
Sandwichak, madalenak, rollitoak, tostadak… denetik dastatu dugu! Dudarik gabe, gazta izan da osagai izarra gaurkoan. Pintxo gozoak egin dituen taldeak irabazi du lehiaketa, muffinak eta gazta tarta mokaduekin. Diploma bana eraman dute Saioa eta Eneritzek etxera.
Abenduko azken klase egun freskoa goxatzeko modua egin dute ikasleek. Merci beaucoup à toutes et à tous!