Etorkizunerako aukerak
Atzo, otsailak 3, orientazio saio berezia egin genuen Oiartzoko 2. mailako ikasleen gurasoentzat. Batxilergo ikasketak amaituta ikasleek zein aukera pedagogiko dituzten azaldu zituzten Andrea Etxaniz orientatzaileak eta Gaskon Etxeberria zuzendariak, bi taldetan banatuta. Orohar, Oiartzoko ikasleek bi ikasketa bide aukeratzen dituzte: Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea. Bi aukera hauetaz eta horietan sartzeko faseez jardun zuten arratsalde amaieran.
Hainbat ikaslerentzat ez da erraza izaten batxilergoa amaitu ondoren zer egin erabakitzea. Erabaki hori hartzen laguntzeko Oiartzoko orientazio sailak banakako eta taldekako saioak antolatzen ditu ikasturtean zehar, etorkizuna ikuspegi anitzetatik “antolatzen” laguntzeko. Paraleloki, ikasketa aukerez etxekoekin eztabaidatzea oso garrantzitsua da, eta, horretarako, guraso edo tutoreak ere informatuta egon behar dute baita ere. Informazio ugari dago online, baina atzokoa bezalako aurrez aurreko saioek fase berri horretan eman beharreko urratsen inguruan ditugun galderak egiteko beta eman zien gurasoei.
Unibertsitatera sartzeko hautaprobaren epea zabaldu da eta baita data ere (ekaina hasieran izango da). Horrek denak urduritasuna dakar ikasle eta gurasoentzat. Zer egin behar da? Noiz? Nola ebaluatzen da? Zein dokumentu behar dira izena emateko? Zein puntuazio behar du nire seme-alabak unibertsitatera sartzeko? Eta Lanbide Heziketa aukeratuko balu? 14? 10? Horretaz guztiaz aritu ginen atzokoan gurasoekin.
Aurkezpenean erabilitako baliabideak laster izango dira webgunean nahi dutenentzat eskuragarri.