Oiartzo morea

Martxoak 8 aldarrikapen eguna da eta horixe egin dugu gaurkoan Oiartzoko ikasle eta langileok: emakumeen nazioarteko egunean emakumeen* eskubideak errebindikatu.

Goizean goiz, Orereta Ikastolarekin batera antolatutako Morereta ekimenean parte hartu dugu. Horretarako, ikastolako atletismo pistan elkartu gara eta taldez talde korrika buelta eman diogu pistari, elkarri testigua pasaz. Aurreko urtean bezala, Oarsoaldeko emakume kirolari bat gonbidatu dugu aurten ere: Ane Pescador arraunlaria. Bera izan da korrika saioari hasiera eman diona, ikastolako etapa desberdinetako ikasle eta irakasle ordezkariekin batera.

Korrika saio jarraituaren ostean, Oiartzon bertan talde argazki erraldoia atera dugu ikasle eta irakasleok, emakumeen* sinboloa irudikatuz. Gaur aldarrikapen eguna izanik, ikasleek asanbladan bozka bidez erabaki dute herriko mobilizazioetan parte hartzera joatea, eta, beraz, klaseak eten ditugu.

Oiartzo M8an

Hemen eguneko argazki gehiago:

M8 aurreko egunetan ere landu dugu, dena den, hona hemen 2. mailako euskarako eta 1. mailako frantseseko ikasleen hainbat lan:

M8 ALDARRIKATZAILE ON!