Atzerrian ikastaroak egiteko plazetarako deialdia
Eusko Jaurlaritzak, urtero bezala, DBH 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia argitaratu du. Plaza hauek laguntza ekonomikoa dute oinarrietan ezartzen diren baldintzen arabera.
Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea, eredu normalizatuan. Eredu hori esteka honetan dago. Deialdiaren inguruko gainerako informazioa hemen ere aurkituko duzu:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/hizkuntza-atzerri/y22-izapide/eu/
Ikasleak berak bete behar du formularioa (ez ikastetxeak). Gero, inprimatu eta sinatu ondoren, ikastetxean aurkeztu behar du (hori egiteko azken eguna: azaroaren 24a, egun hori barne).