Aurrematrikula 2025-26: martxoak 31 – apirilak 11

  • Haurtzaro – Orereta: modu presentzialean, ikastolako tutoreen laguntzarekin.
  • Online: [email protected] helbidera idatzita.
  • Oso garrantzitsua da aurrematrikula inprimakia ahalik eta azkarren bideratzea. Gainontzeko dokumentuak geroago osa daitezke (betiere aurrematrikula-epean).

Oiartzungo Haurtzaro eta Orereta Ikastolek 90. hamarkadaren amaieran jarri zuten martxan Oiartzo Ikastola, bi Ikastoletako ikasleei zein eskualdeko gazteei batxilergo euskalduna, hurbila, kalitatezkoa eta aukera zabalekoa eskaintzeko helburuz.

Horretan dihardugu 25 urtez: Oarsoaldean euskarazko batxilergo-aukera indartsua eskaintzen, euskara duena bide eta helmuga. Kalitatea bermetzat ulertzen dugu, etorkizuneko ikasketetara sartzea lortu eta irauteko berme gisa. Lortzen ditugun promozio, orientazio eta sarbide datuak dira horren guztiaren adierazle.

Lantalde anitza da Oiartzo Ikastolakoa, esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dituena: alde batetik, urteetako esperientzia duten lankideak, batxilergoaren berezitasunak oso ondo ezagutzen dituztenak; beste aldetik, gazteen indarra eta ikuspuntua, batxilergo berritzaile baterako ezinbesteko. Gure tamaina eta izaeragatik, ikasle nahiz familientzako banakako arreta eskaintzen dugu.

Oiartzo Ikastolan batxilergo-modalitate nagusiak eskaintzen ditugu, osteko edozein ikasketetarako sarbidea irekiz. Horrez gain, ikasleek beren interesen arabera aukera ditzakete hautazko gaiak, modu erabat askean eta egingo duten batxilergo-modalitateari lotu gabe.

Haurtzaro eta Orereta Ikastolak bezalaxe, Oiartzo Ikastola ere Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide da, kalitatezko euskarazko hezkuntza berritzailearen berme.


Informazio gehiago edo laguntza behar duzu?

Informazio gehiago jaso, zalantzak argitu, elkarrizketa eskatu edo aurrematrikula egiten laguntzea nahi baduzu, zuzendu gugana beheko bide hauetako bat erabiliz:

ATE IREKIAK: APIRILAK 1

Ikastolaz hitz egiteko onena Ikastolan bertan elkartzea dela iruditzen zaigu. Apirilaren 1ean ate irekien saioa egingo dugu, gure lantaldeak gidatuta. Bertan irakasle eta tutoreekin hitz egiteko aukera izango da, Oiartzok eskaintzen dituen batxilergo-ikasketen inguruko xehetasunak ezagutzeko.

  • Ordutegia: 17:30-20:00
  • Eguna: apirilak 1

Apirilaren 1ean etorri ezin dutenek hitzordua eskatzeko aukera dute [email protected] helbide elektronikora mezua idatzita edo 943 52 38 04 telefono-zenbakira-deituta. Nahi duen ororentzat ateak zabalik ditugu egunero.