Datorren urtera arte!
Sarri izan ohi den bezala, aurten ere abenduaren 21a ikastolako azken eguna da. Klaseak pasa den ostiralean amaitu genituen eta atzo eta gaur azterketen errekuperaketak egiten aritu dira hainbat ikasle.
This author has not written his bio yet.
But we are proud to say that Editor contributed 122 entries already.
Sarri izan ohi den bezala, aurten ere abenduaren 21a ikastolako azken eguna da. Klaseak pasa den ostiralean amaitu genituen eta atzo eta gaur azterketen errekuperaketak egiten aritu dira hainbat ikasle.
Frantseseko klasean errezetak landuta, lehenengo mailako ikasleek pintxo lehiaketa egin dute gaur goizean.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, gaur eta egunero euskaraz bizi garela eta bizi nahi dugula aldarrikatzen dugu euskaldunok. Oiartzon ere, hizkuntza denez balore nagusia, berau balioan jartzeko eguntzat hartzen dugu gaurkoa: euskaraz bizi eta ikasten dugu.
Oiartzoko ikasle eta langileok, emakumeen aurkako indarkeria matxista gaitzesteko adierazpenekin bat egiten dugu, gaur eta egunero.
Atzo, urtero bezala, Mondragon Unibertsitateko kideak etorri ziren Oiartzora bisitan, beraien hezkuntza eskaintzaren inguruko argibideak ematera.
Lehen ebaluazioko azterketa garaia iritsi da eta horretan buru-belarri dabiltza bi mailetako ikasleak. Atzo hasi eta datorren asteartean amaituko dituzte probak.
Gaur goizean “Nada” antzezlana ikustera joan dira 2. mailako ikasleak, Gaztelania eta Literatura ikasgaian irakurtzen ari diren nobelaren errepresentazio dramatikoa. Carmen Laforet idazlearen liburu hau unibertsitateko hautaprobetarako prestatuko duten gaietako bat da eta horren teatralizazioak obra beste ikuspuntu batetik ezagutzeko balio izan die.
Pixkanaka ari dira herri ospakizunak berera bueltatzen eta, segurtasun neurriak jarraituta, aurten Gau Beltza ospatu dugu Euskal Herriko hainbat txokotan. Errenterian Kalabazaren ibilbidea egin genuen herritik barrena, etxeko trapu zaharrak soinean eta beldurrak kaleratuz.
Batxilergo bigarren mailako “Administrazio kudeaketa eta Oinarriak” ikasgaiko ikasleek parte hartuko dute El Diaro Vascok urtero antolatzen duen StartInnova proiektuan. Programa horrek gazteen artean jokabide ekintzailea sustatzea du xede nagusi. Horrez gainera, enpresaren, gizartearen ala bestelako alor baten inguruko ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezkoak diren metodologiei eta tresnei buruz trebakuntza ematea du helburu aipatutako programak.
Badira hainbat urte Ikastolen Elkarteak konpetentzien lanketa batxilergoan txertatzea sustatzen duenetik eta, horien artean, BatxiLab deiturikoa dugu. BatxiLaben helburua proiektuetan edo erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologia klaseratzea da, beste etapatan egin ohi den bezala. Ikasturte honetan hiru “erronka egun” edo hiru BatxiLab izango ditugu Oiartzon, eta gaurkoa izan da lehenengoa.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookie-ak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Webguneak funtziona dezan espresuki beharrezkoak ez diren cookie-ak dira. Analisi, iragarki eta bestelako eduki integratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko erabiltzen dira. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea cookie-ak bere webgunean exekutatu aurretik.