Entries by Gestor 2

Aurrematrikula 2025-26: martxoak 31 – apirilak 11

Oiartzungo Haurtzaro eta Orereta Ikastolek 90. hamarkadaren amaieran jarri zuten martxan Oiartzo Ikastola, bi Ikastoletako ikasleei zein eskualdeko gazteei batxilergo euskalduna, hurbila, kalitatezkoa eta aukera zabalekoa eskaintzeko helburuz. Horretan dihardugu 25 urtez: Oarsoaldean euskarazko batxilergo-aukera indartsua eskaintzen, euskara duena bide eta helmuga. Kalitatea bermetzat ulertzen dugu, etorkizuneko ikasketetara sartzea lortu eta irauteko berme gisa. Lortzen ditugun […]

Oxford Test of English azterketa Oiartzon bertan egiteko izen-emate epea zabalik

Oiartzo Ikastolak Oxford University-ren zentro aztertzaile izateko ziurtagiria du eta A2 mailatik C1 mailara arteko ingeleseko tituluak erdiesteko azterketak egiteko aukera eskaintzen diegu DBH3tik gorako ikasleei eta adin horreatik gorako edozein herritarri. 2024-25 ikasturtean hiru deialdi egingo dira: martxoaren 27an, apirilaren 10ean eta ekainaren 26an egongo da froga egiteko aukera. 15:00etatik 17:30era egingo da online Oiartzon […]

Euskal Olinpiadak 25, harremanak eta zubiak garaile (argazki-galeria)

Haurtzaro eta Orereta Ikastolen ikas-ibilbideen amaierek bat egiten dute gurean: Oiartzo batxilergo-ikastolan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak bukatuta, batxilergoari ekitea erabakitzen dutenentzako, Oiartzo da Haurtzaro zein Orereta Ikastolen 0-18 urte ibilbidearen amaiera; azken geltokia, beste tankera bateko abenturei ekin aurretik. Ikuspegi eta asmo horiei jarraiki, Orereta, Haurtzaro eta Oiartzo Ikastoletako ikasleek elkar ezagutu eta harreman berriak […]

Urteroko ohiturari jarraiki, Oiartzo Ikastolaren Eguberriko Topaketa egin da aurten ere

Iazko ikasturtean batxilergoa bukatu zuten 117 ikasleei ekitaldi xumea eskaini zaie Oiartzo batxilergo-ikastolaren 2024ko Eguberriko Topaketa egin da abenduaren 23an, astelehen arratsaldez, Orereta-Errenteriako Niessen Kulturgunean. Oiartzo Oiartzungo Haurtzaro eta Orereta-Errenteriako Orereta Ikastolen batxilergo-ikastola izanik, bi herrietan txandaka egiten da Eguberriko Topaketa; aurten, Orereta-Errenterian tokatu da. Ikasleak, haien familiak, irakasleak, Orereta eta Haurtzaro ikastoletako ordezkariak, eta […]

Lehen sorospenerako arreta-eskolak herriko kirol elkarteentzat, ikasleen eskutik

Orain sei urte lehen sorospena eskola-curriculum-ean txertatu eta geroztik Ikastolako bertako langileekin eta eskualdeko zein Euskal Herriko hainbat Ikastola eta ikastetxetan ere formazio-saioak egin ondoren, herriko kirol elkarteekin hastea izan da hurrengo pausoa Emergentziak Osakidetza eta EHUko Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen laguntzari esker, 2018-19 ikasturtean txertatu zuen Orereta-Oiartzo Ikastolak lehen sorospenerako arreta bere eskola-curriculum-ean. […]

Ikastolako hiru ikasle 2023-24 ikasturteko batxilergoko sari berezien artean

Iaz batxilergoa Oiartzo Ikastolan bukatu zuten Maider Otegi, Jon Cecilia eta Manex Irigoien dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak banatu berri dituen 2023-24 ikasturteko batxilergoko sari berezietako hiru jaso dituztenak. EAEko 16 gaztek jaso dute aintzatespena gaur Gasteizen egin den ekitaldian; tartean, esan bezala, Maider, Jon eta Manexek, gipuzkoar bakarrak. Iaz EAEn batxilergoko bigarren mailan aritu […]

Eleaniztasuna, paperetik ahora eta ikasgelatik mundura

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik, hala zioen Joxan Artzek. Eta hizkuntza bat ez da ikasten erabiltzen ez bada, hitz egiten ez bada, liburu, gramatika eta sintaxitik ahora pasatzen ez bada, hala diogu guk. Oiartzo Ikastolan proiektu berria jarri dugu martxan ahozko komunikazioa lantzeko atzerriko […]

Lortu aisialdiko hezitzaile titulu homologatua Ikastolaren eskutik!

Zazpigarren urtez, haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulu homologatua ateratzeko aukera eskainiko du Oiartzo Ikastolak, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolaren eskutik. Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak. Ikastaroa Ikastolan bertan egiten da. Lanbidek homologatua da eta 2024an hamasei urte (batxilergoko lehenengo maila edo baliokidea) edo gehiago bete edota beteko dituen herritar orok […]

Oiartzo, ingeleseko titulu ofizialak lortzeko Oxford University-ren zentro aztertzaile

Oiartzo Ikastolak Oxford University-ren zentro aztertzaile izateko ziurtagiria du eta A2 mailatik C1 mailara arteko ingeleseko tituluak erdiesteko azterketak egiteko aukera eskaintzen dugu. Orain arte Oiartzoko bertako ikasleei eskaini diegu horretarako aukera eta aurtendik, Orereta eta Haurtzaro Ikastoletako DBH 3. eta 4. mailako ikasleek ere badute azterketa hori egitea. Ekainaren 6a (Haurtzaro eta Orereta Ikastoletako […]

Aurrematrikulazioa 24-25: ate irekien saioa apirilaren 9an

Familientzako ate irekien saioa egingo dugu apirilaren 9an arratsaldeko 17:30ean, batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikula-epea ireki berritan (apirilaren 8tik 19ra artekoa izango da aurrematrikula-epea). Ikastola ezagutu eta zalantzak argitzeko saioa izango da. Ez da beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea. Oiartzon batxilergo-modalitate nagusiak eskaintzen ditugu, osteko edozein ikasketetarako sarbidea ahalbidetuz. Horrez gain, Oiartzon ikasleek beren interesen arabera aukera ditzakete aukerako gaiak, modu guztiz askean. Oiartzo […]