Eusko Jaurlaritzaren erdi-mailako IKT Heldutasun Ziurtagiria lortu du Oiartzo Ikastolak
Informazio eta Komunikazio Teknologien zabaltzeak aldaketa eragin du pertsonen prestakuntza-premietan, eta aldaketa horrek ondorioak ditu prestakuntza-premiei erantzuteko ardura duen hezkuntza-prozesuan. Bide hori egiteko, Eusko Jaurlaritzaren IKT heldutasun-ereduak daude. Ikastetxe bakoitzeko prozesuen digitalizatze-mailaren diagnostikoa eta balioespena egitea bideratzen dute ereduek. Heldutasunaren hurrengo mailak lortzeko bidea ere erakusten dute, teknologiei, praktikei eta hezkuntza-komunitateko eragile guztien gaitasunei erreparatuta, […]