Ikasturte berrira arte
Ikasturteari amaiera emango diogu gaur irakasleok. Hurrengo ikasturtera arte!
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa hasi da gaur
Ekaineko lehen asteetan izaten da EHUren Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio (USE) garaia eta, aurtengo ohiko deialdiko hautaprobak gaur bertan hasi dituzte Oiartzoko 2. maila gainditu duten ikasleek. Kimika fakultatean bildu dira goizeko 8:30ean azterketa berezi hauen aurkezpena entzuteko, eta 9:00etan ekin diote lehen azterketari.
3. ebaluazio bete-betean gaude
Maiatza, betidanik, azterketen hilabetea da ikasle gazteentzat. Gurean ere, 3. ebaluazioa hilaren 3an hasi zituzten 2. mailako ikasleek, eta atzo bukatu. Gaur 1. mailakoen txanda da: goizean goiz hasi dituzte azken ebaluazioko azterketak eta datorren astelehenean amaituko dituzte.
“Larrututa” luzemetraiaren estreinaldia
Ostiralean Oiartzoko ikasle talde batek egindako “LARRUTUTA” filmaren premierra izan genuen ikastolan. Lanaren atzean 2. mailako IKT ikasgaiko ikasleak daude eta ia ikasturte osoa eman dute obra sortzen: ideiatik hasi, gidoia sortu, ekoizpenaz arduratu, grabatu, eta azken minutua muntatzeraino buru-belarri aritu dira gazteak Aner Olaizolaren zuzendaritzapean.
Komunetako ateak ere arte bihur daitezke
3. ebaluazioa amaitzear den honetan, taldeka banatu eta ideia ezberdinak garatu ditugu Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoetan. Bata KORRIKARAko kutxa apaindu eta prestatzea izan da, bestea gure arteko KARIKATUrak lantzea, eta KOMUNETAKO ate zuriak apaintzea ere otu zaigu. Horretarako, besteak beste, Errenteriako eta Oiartzungo pertsonaia kultural-folkloriko ezagunak hartu ditugu inspirazio gisan.
Batzen gaituen hori
Aste honetan frantsesa ikasten duten 1. mailako ikasleak Baionara joan ziren eguna pasatzera. Hizkuntza aitzakia hartuta, hiria bisitatu eta bertakoak ezagutzeko parada izan genuen, baina modu berezi batean. Izan ere, irteera honen helburuak anitzak ziren: hiriaren egoera soziolinguistikoa bizitzea, frantsesa praktikatzea, baina baita euskararekin eta euskararen bitartez loturak egitea ere.
Euskara(z) gara
KORRIKAren 22. edizioa gure herrietako kaleetan gau eta egun gelditu gabe dabilen honetan, Oiartzoko ikasle eta langileok ere gurera iristeko zain gaude. Bitarte honetan, hainbat ikasgaietan gure hizkuntzaren inguruko hausnarketak egiteko tartea hartu dugu. Tartean, gure hizkuntza guretzat zer den adierazi dute ikasleek Euskara ikasgaian.
Don Boscora bisita
Pasa den martxoaren 4an Ikastolara egin ziguten bisita itzuli diogu Don Bosco ikastetxeko elektronika sailari.
Artikutzako bioaniztasuna lehen eskutik
Asteazkenean, 1. mailako biologia eta geologiako ikasleek Artikutzara txangoa egin zuten bertako biodibertsitatea lehen eskutik ikusteko eta aztertzeko helburuarekin.
“La mode? On adore!”: frantseseko 1. mailakoen hainbat moda aholku
1. mailako frantseseko hainbat ikasle jantziekin zerikusia duen unitatea burutzen ari dira momentu honetan. Hori dela eta, udaberri eta uda honetarako moda kontseiluak idatzi dituzte, blogariak bailiran. Hemen behean dituzue aurten tendentzia izango diren kolore, diseinu eta jantziak. Prenez-en note!