
DBHko titulua jaso dute 2017an DBH bukatu zutenek
Oiartzo ikastolako zuzendariak deituta, Orereta ikastolako ikasle ohiek jaso ahal izan dute bulegoan 2017ko ekainean DBH 4. maila bukatu izanaren agiria.
DBH bukatu izana ziurtatzen duen dokumentuaz gain, Euskarako B1 maila badutela baieztatzen…

Ikasle eta ikasle-ohien arteko topaketak
Lanbide Heziketan nahiz Unibertsitatean dabiltzan ikasle ohien ahotik, jakintza esparru horiei buruzko ikuspegi aberats eta erreala eman nahi izan diegu gure ikasleei.
Egungo ikasleek diotenez, saioak interesgarriak dira eta erabakiak hartzeko…

Ekitaldi akademikoa
Joan den abenduaren 22an 2018/19 ikasturteko Ekitaldi Akademikoa ospatu genuen Haurtzaro ikastolan.
Josu Ibarguren ikasle-ohiaren hitzaldiaren ondotik, 2017-18 ikasturtean Oiartzo ikastolan batxiler ikasketak bukatu zituzten ikasleei ikastolaren…

Startinnova hitzaldia
Pasa den astelehenean, abenduaren 17an, Startinnova programako kideek Oiartzo ikastola bisitatu zuten, proiektuko 3. hizketaldia gauzatzeko. StartInnova ekintzailetasuna sustatzeko eta lantzeko eskola desberdinetan burutzen den programa bat…

Euskaraldia Oiartzon
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topaguneak, beste hainbat eta hainbat eragilerekin elkarlanean abian jarri duten ekimena iritsi da Oiartzora ere.
Oiartzoko ahobiziek ere euskarari eutsiko diote solaskideak…

Arditurriko meategia eta Luberri Geologia museoa
Azaroaren 23an Biologia-Geologiako eta Lur eta Ingurumen zientzietako ikasleek txangoa egin zuten Arditurriko meategia eta Luberri Geologia museoa ikustera.
Arditurrin ikusi zuten nola ustiatu zen meategia erromatarrengandik hasi eta 1984…

San Telmo museoa bisitatuko dute Artearen Historiako ikasleek
Azaroaren 21ean Artearen Historiako ikasleak San Telmo museora bisita egingo dute Artea Agerian izeneko erakusketa ikustera.
Bi orduko saio batean, teknologia berriak lagun, XV-XIX mende bitarteko artelanak ikusten dira kronologikoki antolatuta.…

Begirale ikastaroa hasi da
Urriaren 19an hasi zen Oiartzon Ikastolen Elkarteko Begirale eskolak Aisiola elkartearekin batera antolatutako Begirale ikastaroa.
Oiartzoko ikasleek aukera daukate “Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa” izeneko ziurtagiri…

Atapuercara irteera
Pasa den irailaren 27-28an, 1.go mailako ikaskeek, ikasturteko lehen irteera egin zuten, Atapuerca (Burgos) eta Sobronera (Araba).
Atapuercan, bertako aztarnategi arkeologikoa eta interpretazio zentroak bisitatu zituzten. Arratsaldean, Burgos…

Egun pasa ederra Donibanen
Ikasturte hasieran, 2. mailakoek Donibanera egin dugu txangoa.
Itsasargira igo ondoren, badian ibili gara eta Albaolan eraikitzen ari diren San Juan ontzia ikusi dugu.
Egun pasa polita, gogoz hasteko.