Datorren urtera arte!
Sarri izan ohi den bezala, aurten ere abenduaren 21a ikastolako azken eguna da. Klaseak pasa den ostiralean amaitu genituen eta atzo eta gaur azterketen errekuperaketak egiten aritu dira hainbat ikasle.
Lehen hiruhileko lanak amaituta, ateak hurrengo urtera arte isteko eguna iritsi zaigu. Neguko oporraldia izan dadila deskantsurako eta indarrak errekuperatzeko tartea denontzat!
Ongi bukatu urtea eta hobeto hasi berria!