Proiektuak
BIZIKIDETZA
Norbera izaten ikasi eta elkarrekin bizitzen ikastea guztiz beharrezko konpetentziak direla bizitzan. Konpetentzia horiek garatzea da Oiartzo ikastolaren Bizikidetza Proiektuaren helburua.
Ikasleak bizitzan izango dituen egoeretan modu egokian erantzuteko hezkuntza sustatu behar da; bizitza, azken batean, elkarbizitza baita, harremanetan oinarritua. Bizikidetza planaren bitartez, ikasleek beharrezko diren trebetasun guztiak modu sistematikoan gara ditzaten lortu nahi da, azken batean Elkarrekin bizitzen ikastea baita gaur egun hezkuntzak duen ikasketarik garrantzitsuenetako bat.
Bizikidetza proiektuak bake-kultura bat sortu nahi du errespetuan, elkarrizketan eta emozioen erregulazioan eta kontrolean ardaztutako jardunbideen gainean.
HIZPRO
Oiartzo batxilergo ikastolak hizkuntzen inguruko helburu nagusiak betetzeko daukan proiektuari esaten diogu HIZPRO. Proiektu horretan jasotzen da zehazki zein urrats pedagogiko eta instituzional eman behar diren azpiko helburu hauek lortzeko:
- Euskara ardatz izanik pertsona eleaniztunak formatzea, beste hizkuntzen beharrezko ezagutza eta erabilera erdiestea bideratuz.
- Gure komunitatean euskararen normalizazio prozesuan eragile izan, horretarako bestelako gizarte eragile zein askotariko instituzioekin lankidetzan jardunez.
- Oiartzoko hezkuntza komunitatearen barne bizitza euskaraz gauzatu mota guztietako harremanetan.