Ikasturte hasierako txangoa
1. mailako ikasle eta irakasle talde batek 2 eguneko irteera egin zuen irailaren 26 eta 27an. Lehenengo egunean Atapuercan ibili ziren, aztarnategia eta parke arkeologikoa ikusten, eta gero Burgosera joan ziren giza eboluzioaren museoa ikustera.
Gaua Arlazongo aterpetxe batean pasatu ondoen, Sobronera joan ziren kirol jarduerak eginez eguna lagunarte ederrean ematera. Egun bikaina pasatu zuten guztiok.
Txango hau formazio akademikorako interesgarria izateaz gain, ikasleen arteko harremanak sendotzeko helburuz ere egiten da.