Jardunaldi irekiak EHUko unibertsitateetan
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitateek ateak irekiko dituzte martxoan Batxilergoko 2. mailan dauden ikasleentzat, Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat eta baita guraso zein familientzat ere.
Ikasleentzat bideratuta dauden jardunaldi irekiak martxoaren 23tik 30era izango dira EHUko campusetan. Aukera dago saioa euskaraz ala gaztelaniaz egiteko, eta baita goizeko saiora (10:30-13:00) nahiz arratsaldekora (15:30-18:00) joateko.
Arabako campusean dauden graduak martxoaren 26an eta 27an aurkeztuko dira. Bizkaiko campusean berriz, martxoaren 23, 27, 28, 29 eta 30ean. Eta azkenik, Gipuzkoako campusean martxoaren 25, 29 eta 30ean azalduko dituzte graduak.
Oiartzo Ikastetxeko ikasle asko joango dira jardunaldi irekietara. 10eko taldeak osatzen direnean ikastolak antolatzen du irteera. Baina, ikasleek bestela ere badute beren kontura joateko aukera dagokien egun eta orduetan.