Oiartzo Batxilergo Ikastola 1998. urtean Orereta Ikastola eta Haurtzaro Ikastolaren artean sortutako fundazioa da, bi ikastoletako ikasleek batxilergoko ikasketetan ere hezkuntza euskaldun eta kalitatezkoa jasotzeko aukera izan dezaten bermatzeko sortua hain zuzen ere. Batxilergoko Ikastola izanik, 16-18 urte bitarteko gazteak hezten dira bertan, eta edozein ikastetxetako ikasleei zabaldutako ikastola da. Hala ere, bi ikastolen jarraipen naturala denez, nagusiki Orereta Ikastola eta Haurtzaro Ikastolatik etorriak izaten dira ikaslerik gehienak.Batxilergo euskalduna, kalitatezkoa eta eskaintza zabalekoa eskaintzea dira Oiartzoren helburu nagusiak. Oiartzo Batxilergo Ikastola Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide da, kalitatezko hezkuntza euskaldunaren berme.

Oiartzo Ikastola