Oiartzo Ikastola

EUSKALDUNA

Oiartzo Batxilergo Ikastola euskara eta euskal kultura sustatu eta transmititzeko sortu zen. Horregatik da euskara gure bizitzetako hizkuntza eta horregatik dihardugu egunero euskal kultura eta historiaz. Etorkizuneko gizartea euskalduna izan dadin orain egin behar delako lan, Oiartzo Batxilergo Ikastolako profesionalak ari gara jada gizarte euskaldun hori prestatzen, gaztelania, ingelesa eta frantsesa bazterrean utzi gabe.

KALITATEZKO HEZKUNTZA

Oiartzo Batxilergo Ikastolak goi mailako ikasketak egiteko oinarri sendoa eskaintzen du esperientzia handiko irakasle taldearen bidez. Esandakoa emaitzek babesten dute: Hautaproben datuak kontuan hartuta, ikastoletako emaitzak batez besteko orokorraren gainetik daude eta Oiartzorenak ikastoletakoen gainetik.

KALITATEZKO HEZKUNTZA

ORIENTAZIO PERTSONALIZATUA

Oiartzo Batxilergo Ikastolak ikasle bakoitzari egokitutako arreta eskaintzen dio, bereziki 2. mailan, etorkizunerako erabaki garrantzitsuak hartu behar dituenean. Horretarako elkarrizketak egiten dira ikasle guztiekin, campusetara bisitak antolatzen dira, gradu eta zikloen informazioa eskuratzen zaie, eta, oro har, orientazio taldeak gidatu egiten ditu datorkienaren aurrean nora jo erabakitzerakoan.

TEKNOLOGIA BERRIAK

Oiartzo Batxilergo Ikastolaren metodologian barneraturik daude aurrerapen teknologiko berrienak. Moodle plataformak, adibidez, ikastolako jarduna etxetik jarraitu ahal izateko aukera ematen dio ikasleari.

HURBILTASUNA

Oiartzo Batxilergo Ikastolan guraso eta ikasleentzat banan-banako arreta eskaintzen da. Ikasleen gaitasunen garapena da ikastolako profesionalen xede nagusia, eta garapen hori ahalbidetzen da ikaslearen, irakasleen eta gurasoen arteko elkarlanaz.

hurbiltasuna