Oxford Test of English azterketa Oiartzon bertan egiteko izen-emate epea zabalik

Oiartzo Ikastolak Oxford University-ren zentro aztertzaile izateko ziurtagiria du eta A2 mailatik C1 mailara arteko ingeleseko tituluak erdiesteko azterketak egiteko aukera eskaintzen diegu DBH3tik gorako ikasleei eta adin horreatik gorako edozein herritarri.

2024-25 ikasturtean hiru deialdi egingo dira: martxoaren 27an, apirilaren 10ean eta ekainaren 26an egongo da froga egiteko aukera. 15:00etatik 17:30era egingo da online Oiartzon bertan (azterketaren atal guztiak egun berean eta online egiten dira). Azterketa egin nahi duenak inprimaki hau bete behar du eskaera eginez. Martxoaren 13an amaitzen da horretarako epea.

Zer da “Oxford Test of English”?

“Oxford Test of English” azterketaren bitartez, ingeleseko ezagutzak neurtu eta ziurtagiriak lortzeko aukera eskaintzen dugu, Oiartzon bertan azterketa bakarra eginda. Ordenagailuz egiten den bi orduko froga da eta hizkuntzen oinarrizko lau konpetentziak neurtzen ditu: irakurketa, idazketa, mintzamena eta entzumena.

Behin azterketa eginda, konpetentzia jakin bat hobetzeko aukera ere eskaintzen du frogak. Hau da, konpetentzietako batean desio den maila lortzen ez bada, hurrengo deialdi batean konpetentzia hori bakarrik hobetzeko aukera du ikasleak (hartara, lortu duen mailaren emaitza ontzeko), ongi eta nahi bezala egin dituen konpetentzien frogak berriz egiteko beharrik gabe. Ingeles-maila konpetentziaka neurtzeaz gain, batez besteko maila orokorra ere adierazten du, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua oinarri hartuta.

Azterketaren emaitzak hamabost egunen buruan jasotzen dira.

Oxfor University-ren “Oxford Test of English” frogaren informazio gehiagorako: www.oxfordtestofenglish.es

Eleaniztasuna, haurtzaroan hasitako ikas-bizitzan egindakoaren uzta

Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte lantzen da eleaniztasuna Ikastoletan, euskara zutabe hartuta. Haur Hezkuntzatik lantzen da ingelesa, eta frantsesa ere bai Bigarren Hezkuntzan.

Egindako lanaren agiri ofizialak lortzeko aukera eskaintzen dugu Batxilergoan, Oiartzon: HABEren 3. euskara-maila lortzeko prestaketa (AEKren laguntzaz) eta, jada esan bezala, C1 bat mailara arteko ingeleseko tituluak lortzekoa.