‘Paeta zarrak erantzun’ mahai jokoa salgai
Oiartzungo historiari, istorioei eta hizkerari buruzko 1.500 galdera dituen mahai jokoa da, trivial-aren antzekoa, oiartzuarren hainbat lekukotza jaso ondoren, ondarea dibulgatzeko modu dibertigarria izan daitekeela pentsaturik egin dena.
Jokoa enkargatzeko hainbat modu daude: internetez (Oiartzuarren baitan-en webgunean sartuta), Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan, Urrats liburu dendan edo Ttur-tturren bertan (Fermiñenen, 08:00etatik 12:30era).
20€ balio ditu.