Posts

,

Oiartzo Ikastolak aisialdiko begirale titulua ateratzeko ikastaroa eskainiko du

Bosgarren urtez, haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Oiartzo Ikastolak, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolaren eskutik. Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko…
,

Batzen gaituen hori

Aste honetan frantsesa ikasten duten 1. mailako ikasleak Baionara joan ziren eguna pasatzera. Hizkuntza aitzakia hartuta, hiria bisitatu eta bertakoak ezagutzeko parada izan genuen, baina modu berezi batean. Izan ere, irteera honen helburuak anitzak ziren: hiriaren egoera soziolinguistikoa bizitzea, frantsesa praktikatzea, baina baita euskararekin eta euskararen bitartez loturak egitea ere. 

Don Boscora bisita

Pasa den martxoaren 4an Ikastolara egin ziguten bisita itzuli diogu Don Bosco ikastetxeko elektronika sailari.

Etorkizunerako aukerak

Atzo, otsailak 3, orientazio saio berezia egin genuen Oiartzoko 2. mailako ikasleen gurasoentzat. Batxilergo ikasketak amaituta ikasleek zein aukera pedagogiko dituzten azaldu zituzten Andrea Etxaniz orientatzaileak eta Gaskon Etxeberria zuzendariak, bi taldetan banatuta. Orohar, Oiartzoko ikasleek bi ikasketa bide aukeratzen dituzte: Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea. Bi aukera hauetaz eta horietan sartzeko faseez jardun zuten arratsalde amaieran.

Mondragon Unibertsitatearen bisita

Atzo, urtero bezala, Mondragon Unibertsitateko kideak etorri ziren Oiartzora bisitan, beraien hezkuntza eskaintzaren inguruko argibideak ematera.
,

Aurrematrikula irekita apirilaren 12tik 23ra

Batxilergoko aurrematrikula martxan da. Apirilaren 12-23 bitartean egin ahalko da Oiartzon bertan, Orereta Ikastolan, Haurtzaro Ikastolan edo Ikasgunean. Ikusi hemen matrikula egin ahal izateko jarraibideak eta xehetasunak. Elkarrizketa…
Etorkizuneko aukerak

Etorkizuneko aukerak – Orientazio bilera

Denok dakigu bigarren batxilergoan hartu beharreko erabakien garrantzia. Hori dela eta, Oiartzotik ezinbestekotzat ikusten dugu ahalik eta informazio gehien izatea zenbait gaitan: etorkizuneko ikasketa ibilbide ezberdinak, ikasketa aukera eta…