Une zailenetan ere euskaraz!
Hori izan da Oiartzoko kartel lehiaketan irabazle gertatu den kartelaren leloa, Amaia Garridok eta Iker Santosek elkarlanean sortua.
Urteroko lehiaketa hau EUSKARAREN EGUNA ospatzeko egiten diren ekintzen arteko bat da, baina ez da ekitaldi bakarra: ikasle taldeak egun dibertigarria antolatzen du euskaraz atsegin hartzeko.
Izango ahal ditugu euskaraz une zail baino une atsegin gehiago!