Ikasleek, bere bizitokiaren arabera, bi garraio-aukera dituzte Ikastolara etortzeko:

U-33 URBANOA

Orereta-Errenteriako Udalak Ikastolako ikasleentzat egokitua du zerbitzua. Linea honek bere ohiko ibilbidea egiten du, eta 7:15ean zerbitzu berezia izaten da ohikoa baino autobus handiagoarekin indartuta. Eguerdiko bueltarako autobusa (ohikoa baino handiagoa hau ere) 14:40 aldera Ikastolaren ondoko biribilgunetik pasatzen da.

IKASTOLAREN GARRAIO-ZERBITZU PROPIOA

Ikastolak badu bere garraio-zerbitzu propioa, batez ere, goian aipatutako garraio-zerbitzu urbanoa erabili ezin dutenentzat. Ondorengoak dira Ikastolaren garraio-zerbitzu propioaren ordutegiak eta geltokiak:

  • 1. autobusa: Mendibil (07:10) > Pikabene > London > Liburutegia > Belutene > Altzibar > Oiartzo
  • 2. autobusa: Iturriotz (07:15) > Ibarre > Ugaldetxo > Arragua > Fanderia > Gaztelutxo > Agustinak > Oiartzo
  • Mikrobusa: Lezo (07:10) > Telefonika > Instituto > Aralar > Pontika > Oiartzo